Azken txanpan dira trinitateak, Nuarben

Uztarria.eus 2013ko mai. 27a, 13:55

Sokamuturra izan zen zapatu arratsaldean. (Urola Kostako Hitza)

Gaur, astelehena, izango da festetako azken eguna, eta 18:00etan umeentzako jolasak eta txokolatada izango dira. Iluntzean, berriz, Laja eta Narbaiza trikitilariek emanaldia eskainiko dute. Trinitatetako argazki bilduma ikusgai da Urola Kostako Hitza-ren webgunean.

Zapatuan hasi eta gaur, astelehena, bitartean Trinitate festetan murgilduta da Nuarbe. Atzo bada ere, atera zen eguzkia eta trinitateak dotore ospatzeko aukera izan  dute nuarbetarrek. Atzo, igandea, esaterako, meza ondoren zuzeneko kontzertua entzunez mokadu goxoa egin zuten auzotarrek, eta arratsaldean herri kirolak eta haurrentzako puzgarriak izan zituzten. Zapatuan, berriz, sokamuturra, kontzertuak eta abar izan zituzten, eta gaur ere festa girorik ez da faltako. 

Hemen, gaurko egitaraua:

18:00etan, ume jolasak eta txokolatada.

Iluntzean, Laja eta Narbaiza trikitilarien erromeria.

Nuarbeko festetako argazkiak ikusteko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide