Matxin III.a-Labaka eta Segurola-Ion nagusi Erremonte Txapelketaren estreinakoan

Uztarria.eus 2013ko mai. 27a, 18:24

Aurreneko bikoteak 40-37 gainditu zituen Etxeberria IV.a eta Larrañaga, eta bigarrenak 40-34 irabazio zien Etxabe II.ari eta Aizpuru III.ari.

Atzo, igandea, jokatu zen Izarraitz frontoian Azpeitiko XIV. Erremonte Txapelketa. Markagailuan alde txikiarekin erabaki ziren lehen jardunaldiko bi partidak. Horrela, A taldean, Matxin III.ak eta Labakak 40-37 irabazi zieten Etxeberria IV.a eta Larrañagari; eta Segurola eta Ion, berriz, 40 eta 34 gailendu zitzaizkien Etxabe II.ari eta Aizpuru III.ari, B taldean.

Estreinako jardunaldiaren emaitzak ezagututa, datorren igandean (ekainak 2) jokatuko diren bi neurketak ere zehaztuta gelditu dira: A taldean, Matxin VI.a-Zubizarretak Etxeberria IV.a-Larrañagaren kontra jokatuko dute, eta B taldean Otaegi-Agirrezabala Etxabe II.a-Aizpuru III.aren kontra ariko dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide