Iaz ez bezala, aurtengo Udal udaleku irekietan izena emandako gaztetxoen artean ez dute zozketarik egingo. Hala jakinarazi du Gazte Informazio Bulegoak eta, horrenbestez, izena eman duten haur eta gazte guztiek izango dute udalekuetan parte hartzeko aukera. Inskribatutako guztiek gutun bat jasoko dute etxean, udalekuen gaineko informazioarekin.