Hezkuntza erreformaren inguruko hitzaldia izango gaur arratsaldean

Uztarria.eus 2013ko mai. 28a, 14:13

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik antolatuta, LOMCEri EZ! Guk gure Euskal Eskola Publikoa lelopean hitzaldia izango da gaur, asteartea, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Hemen, maiatzeko Uztarria aldizkarian hezkuntza erreformari buruz herriko ikastetxeetako ordezkariekin egindako erreportajea.

Urola Ikastola Azkoitia-Azpeitia BHIk eta Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik antolatuta, LOMCEri EZ! Guk gure Euskal Eskola Publikoa lelopean hitzaldia izango da gaur, asteartea, 19:00etan hasita, Sanagustin kulturgunean. Hizlariak EHIGE (Euskal Herriko Ikasleen Guraso Elkartea), SAREAN (Haur eta Lehen Hezkuntzako Zuzendarien Elkartea) eta BIHE (Bigarren Hezkuntzako Zuzendarien Elkartea) elkarteetako ordezkariak izango dira.
 
Hitzaldia Urola Ikastolako eta Karmelo Etxegaraiko komunitate eskolarrari zuzenduta egoteaz gain, herriko eta bailarako interesatu guztieientzako ere badela azaldu dute antolatzaileek. "Wert legea deitzen dena onartu berria denez, gaia bailarako komunitate eskolar guztiaren kezka delakoan gaude", azaldu dute.
 
Maiatzaren 17an onartu zuen Espainiako Gobernuak iragarrita zegoen hezkuntza erreforma. Maiatzeko Uztarria aldizkariak orain lege proiektu bihurtu duten proposamenaren gainean Azpeitiko ikastetxeetako ordezkariek duten iritzia jaso zuen.
 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide