Aspaldiko zauriak ez direla orain ireki azaldu du kazetariak. “Beti egon dira zabalik”. Hori hala, “traumaren aurrean gizarte terapia” behar dela nabarmendu du. Horregatik, eta liburuan material asko bildu arren beste asko jasotzeke dagoelako, kulturazarautz.org/zarautz1936 ataria jarri dute abian. Zarauztarrek lekukotzak, postalak, garaiko multak, eta abar zintzilakatu ahalko dituzte bertan.
Ostiralean Modelo aretoan jendaurrean aurkeztuko du liburua Gurrutxagak, 19:00etan. Lekukotza batzuk proiektatuko dituzte, eta Joseba Tapiak 1936ko gerraren inguruan sortutako abesti batzuk eskainiko ditu.
Larunbatean, berriz, Izaskun Arandiaren Agur esatea dokumentala emango dute Modelon, 19:00etan.
Zarauzko postalak. 36ko gerra liburua astelehenetik aurrera erosi ahalko da, Zarauzko liburu dendetan eta Kultura Sailean, Sanz Enean.