Maiatzarekin batera amaitu da Soreasu Antzokiko film komertzialen programazioa. 2012ko udazkenetik 2013ko negura bitartean iraun dute saio horiek. Ohiko modura, irailetik aurrera ekingo zaio berriz programazioari.
Dena den, Udal kultura sailekoek jakinarazi dute litekeena dela uda partean "sorpresaren bat" izatea, eta zineak ateak irekitzea estrenaldiren bat ekartzeko modua bada. Ekainaren bukaera aldera edo uztailean zehar emango dute horren berri.