Barraka eguna, azkenean, astelehenean izango da Sanjuandegin

Uztarria.eus 2013ko mai. 31a, 19:22

Joan den asteazkenean egitekoa zen baina, eguraldi txarra medio, festak bukatu ondorengo egunean, gaur, astelehena, izango da azkenean, 17:00etatik 21:00etara.

Sanjuandegiko festak gaur, astelehena, arte luzatuko dira, nolabait. Izan ere, joan den asteazkenerako iragarrita zegoen Barraka Eguna baina, eguraldi txarra medio, ekainaren 3ra atzeratzea erabaki zuten antolatzaileek.

Horrenbestez, barraka guztietan bueltako euro baten truke ibiltzeko aukera baliatu nahi duten ume eta gaztetxoek astelehenean izango dute modua, 17:00etatik 21:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide