Azpeitiko Udalbatzak osoko bilkura egingo du gaur, 19:30ean hasita, udaletxeko areto nagusian. Besteak beste, 2013ko Plan Ekonomiko Finantziarioa eta herritarren parte hartzearen araudia behin betiko onartzekoak dira.
Honakoak dira gaurko plenoan landuko dituzte gaiak:
1.- Udalbatza osoak 2013ko martxoaren 21ean eta maiatzaren 7an egindako bilkuren aktak onartzea.
2.- 2013.ko Plan Ekonomiko Finantziarioa onartzea.
3.- Herritarren parte hartzearen araudia onartzea behin betiko izaeraz.
4.- Gizarte eta gizarte-osasungintza arloko elkarteeei diru-laguntzak emateko oinarrien aldaketa onartzea.
5.- Droga-mendekotasunen eta beste mendekotasun psikologikoen tratamendurako aurre egiteko norbanakoei emango zaizkien garraiorako udal-laguntzetarako 2013ko diealdia eta hura arautuko duten oinarriak onartzea.
6.- Energia alorrean EEErekin hitzarmena sinatzea "Alkateen Itunerantz".
7.- UEMAko erakundean Udalaren ordezkaritzarako izendapenak.
8.- Foru Ibilbidean oinezkoentzat pasoa: 5 azpiko lokalaren zati batek 20 urterako erabilera publikoa izateko alokairua onartzea.
9.- Galdera eta erreguak.