Datorren asteartean, hilak 11, Ernai gazte antolakundeko Irati Labaka eta Mikel Maiz Uztarriaren egoitzan izango dira elkarrizketa digitalean, 19:00etan hasita.
Joan den martxoan sortu zen Ernai ezker abertzaleko gazte antolakundea, Zukgua prozesu eratzailearen ostean. Azpeitian ere osatu dute taldea, eta antolakundearen nondik norakoez-eta zuek egindako galderei erantzuten izango dira Labaka eta Maiz Uztarrian. Bidali ordurako zure galderak hona.