Urrestillako sanjoanak gerturatzen ari direla-eta, salgai daude dagoeneko pilota partidetarako sarrerak Oto, Ana Mari eta Auntxa tabernetan. Ekainaren 14an, ostiralean, izango dira partidak, 22:00etan hasita, Txikuri pilotalekuan.
Lehenengo partida Aritz Lasak eta Peñagarikanok Retegi II.-aren eta Cecilioren aurka jokatuko dute. Bigarren partidan, berriz, Ezkurdiak eta Zabaletak Jaunarenaren eta Barriolaren kontra neurtuko dituzte indarrak.