Bihartik, zapatua, abian izango da aurten ere Euskadiko Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketaren erakusketa. Aurtengoa, XXXI. edizioa da eta lehiaketara 32 bat obra aurkeztu dira. Erakusketa Betharrameko aretoan izango da. Ekainaren 8tik 20ra bitartean egongo da ikusgai: astelehenetik ostiralera 18:00etatik 20:00etara; eta larunbat eta igandeetan 12:00etatik 14:00etara. Arte eta Diseinu Zentroak lagundu du erakusketa aurrera eramaten.