Azpeiti, Beizama eta Errezilgo Ernairen izenean izan dira Uztarrian Irati Labaka eta Mikel Maiz. Joan den martxoan jaio zen Ernai, ezker abertzalearen gazte antolakunde berria, eta Azpeitian eta bailaran ere eratu dute taldea (webgune honetako Komunitatean badute lekua).
"Azpeitiko gazte mugimendua indartsu ikusten dugu, borrokarako gogorik ez zaigu falta", esan dute Labakak eta Maizek, Uztarria.com-eko erabiltzaileek egindako galderetako bati erantzunez. Ernairen sorrera aurreko prozesuaz, sorreratik honakoaz eta aurrera begirako asmoez luze eta zabal aritu dira. Hemen elkarrizketa osoa.