Igandean Amurrion Arabako Ikastolen jaia ospatuko dute, Araba Euskaraz. Hara joateko autobusa antolatu du Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Azpeitiko anbulatorio aurretik 09:00etan irtengo du eta itzulera 18:00etan izango da. Autobuserako izena aurrez eman behar da ikastolan bertan (943 15 12 46), hamar euro ordainduta.