Maider eta Iñaki Korta nagusi, Galdaramiño mendi lasterketan

Uztarria.eus 2013ko eka. 12a, 12:57

Iñaki eta Maider Korta azpeitiar anai-arrebak nagusitu ziren joan den igandean, Eibarren jokatutako V. Galdaramiño mendi lasterketan. 14,5 kilometroko lasterketa Eibarko Urki auzoan izan zen, eta bertan 125 lagunek hartu zuten parte.

Emakumezkoetan aurrena helmugaratu zen Maider (01:29:47), eta bigarrena, Aitziber Urkiola (01:29:59) eibartarra izan zen. Emakumezkoetan hirugarren postua Elgoibarko Pilar Arriolak (01:43:35) eskuratu zuen. Gizonezkoetan aurrena izan zen Iñaki Korta (01:11:14), eta bigarren sailkatua, Ion Alberdi zestoarra, minutu bat eta hogei segundora iritsi zen helmugara (01:12:34). Mutilen podiuma Iker Plaganok (01:14:28) osatu zuen.

Hemen lasterketaren inguruko informazioa: http://www.mendilasterketa.blogspot.com.es/

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide