EGA eta HABEren 2. eta 3. mailak prestatzeko udako ikastaroa emango dute aurten ere Udal Euskaltegian

Uztarria.eus 2013ko eka. 12a, 20:02

Ekainaren 21etik uztailaren 24ra izango dira eskolak. Izena emateko epea, berriz, ekainaren 20an amaituko da.

Azpeitiko Udal Euskaltegian aurten ere udako ikastaro trinkoa emango dute, EGA eta HABEren 2. eta 3. mailako tituluak ateratzeko azterketak prestatu nahi dituztenei zuzendutakoa.

Ikastaroa ekainaren 21ean hasi eta uztailaren 24a arte luzatuko da. Tarte horretan, astelehenetik ostiralera izango dira eskolak, egunero lau ordu eta erdi.

Ikastaro horretan parte hartu nahi dutenek ekainaren 20a arteko epea dute izena emateko, euskaltegian bertan (943 811947 telefonoa). Ikastaroaren gaineko informazio osoa: Erabili.com.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide