Bihar izango da Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Urola Ikastolako ikasturte amaierako jaialdia

Uztarria.eus 2013ko eka. 13a, 12:48

19:00etan hasiko da jaialdia, kiroldegian. Aurten ere ikastolan aurrez banaturiko sarrerak beharko dira jaialdira joan ahal izateko. Trafiko eta aparkaleku arazoak ekiditeko, oinez joatea gomendatu dute. 

Bihar, ekainaren 14a, izango da Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraiko eta Urola Ikastolako ikasturte amaierako 48. jaialdia, kiroldegian, 19:00etan hasita. Iaz bezala, aurten ere ikastolan aurrez banatutako sarrerak beharko dira bertara joateko. 

Trafiko eta aparkaleku arazoak ekiditeko, oinez joatea gomendatu dute. 

Honatx egitaraua:

  • DBH 1. maila: Euskal dantzak

  • Haur Hezkuntza 2, 3, 4 eta 5: Dantzatuz birziklatu

  • Lehen Hezkuntza 1 eta 2: Kontrapasa

  • Lehen Hezkuntza 3 eta 4: Do-Re-Mi

  • Lehen Hezkuntza 5 eta 6: Bizantziotik

  • Batxillergoko ikasleei orla banaketa

  • Abestia: "Urolaldeko Ikastola maite"

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide