Arbasoen lurretan

Urola Kostako Hitza 2013ko eka. 13a, 19:27

Euskal jatorriko argentinar batzuk, Loiolan, joan den ostiralean. (ANE OLAIZOLA)

Euskal Herrian jatorria duten Argentinako hogei lagunek arbasoen lurrak bisitatu dituzte. Loiolan izan da taldea, santutegia ikusten; Urola Kostako Hitza-k haiekin hitz egin du.

"Urteak daramatzat astero Euskal Herriaren inguruko kontuak kontatzen; nire buruan imaginatzen nuena bizitzen ari naiz orain, eta etxean bezala sentitzen naiz". Laura Nobileren hitzak dira. Argentinarra da Nobile, eta euskal jatorririk ez badu ere, Euskal Herriko kulturak asko erakartzen duela aitortu du. Nobilekin batera Euskal Herrira bidaiatu duten gainontzeko 20 bat lagunek lotura zuzena dute herrialdearekin, haien aurreko belaunaldiak Euskal Herritik Argentinara joan baitziren bizitza berri bat hastera, duela dozenaka urte. Argentinako Arrecifeseko euskal etxeak antolatuta egin dute egonaldia Euskal Herriko txokoetan, arbasoen lurrak ezagutzeko. Bidaia horretan, Loiolan egin du topo haiekin Urola Kostako Hitza-k.

Erreportajea osorik irakurtzeko, egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide