Sofatik altxa, eta krisiari aurre egitea

Urola Kostako Hitza 2013ko eka. 13a, 20:06

Sei hilabete daramate lanean Elkar-ekin gizarte mugimenduko kideek. Azpeitiaren egoeraz hausnartu ondoren, proiektu zehatzak martxan jartzea dute helburua udazkenera begira.

Osteguna da gaur, eta ostegunero bezala, 19:00etan Azpeitiko Sindikatu Zaharrean bilduko dira Elkar-ekin mugimenduko kideak. Herriko gizarte arazoez hitz egiteko eta haiei irtenbideak aurkitzeko elkartzen dira bertan herriko hogei lagun inguru. Ikasleak dira batzuk, erretiratuak beste batzuk, langileak eta langabetuak ere badira tartean. Batzarrak egiten dituzte joan den abendutik, eta herritar ororentzat irekiak izaten dira. Gaurkorako hitzordu berezia prestatu dute: Coop57 ekimenekoek ekonomia sozialaz hitzaldi bat emango dute. "Hitzaldi hauek geure buruak formatzeko eta herritarrak informatzeko dira", azaldu dute Elkar-ekinekoek.

Zer egin etxea desjabetu behar badizute? Zer egin energia gutxiago kontsumitzeko?Dirua banku etiko batean jartzea posible al da?... Halako galderei erantzuten saiatzen dira mugimendua martxan jarri zutenetik. Lehen hitzaldia udaleko Gizarte Zerbitzuetako arduradun batek eman zuen, herriko datuen inguruan. Bigarrena, Stop Desahucios elkartekoekin egin zuten, eta ordutik banku etikoari buruz eta energia berriztagarriei buruz ere egin dituzte; azken kasu honetan Goiener enpresakoak gonbidatu zituzten.

Hain zuzen, herriko egoerari buruzko diagnostikoa egitea eta formazioan sakontzea izan dituzte lehen zereginak. Orain, ekintzara pasatzeko unea dela erabaki dute.

Erreportajea osorik irakurtzeko, egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide