Iraurgi Lantzen: "Martxan jarritako enpresa kopurua izugarri jaitsi da urtebetean"

Urola Kostako Hitza 2013ko eka. 14a, 11:13

Aurreko urtean 47 ekintzaile potentzialek jo zuten Iraurgi Lantzenera. Agentziak bideragarritasun plana egin ondoren, ordea, horietatik zazpi besterik ez ziren prozesuaren amaieraraino.

Iraurgi Lantzen garapen agentziak enpresa egitasmo berriak bultzatzeko zerbitzuaren aurreko urteko eta aurtengo lehenenengo hiruhilekoen balantzea egin du, eta jakinazi du bailaran martxan jarri diren enpresen kopurua "izugarri jaitsi" dela. Honen arabera, aurreko urtean 47 ekintzaile potentzialek jo zuten Iraurgi Lantzenera. Agentziak bideragarritasun plana egin ondoren, ordea, horietatik zazpi besterik ez ziren prozesuaren amaieraraino, enpresa martxan jartzeraino, iritsi. Iraurgi Lantzeneko Enpresa Arloko arduradun Alazne Larrañagak adierazi duenez, kopuru hori "azken urteetako txikiena da". Izan ere, aurreko urteetan batez beste 15-20 proiektu jartzen ziren martxan, eta orain erdira jaitsi da kopurua. Dena den, negozioa abiatzeko hasierako interesa mantendu egin dela gaineratu du.

Jaitsiera hori hainbat faktorek eragin dutela adierazi du Larrañagak: "Batetik, krisi ekonomikoa dago, eta jendeak psikosi edo beldur sentsazioa du enpresa bat irekitzeko. Ez du arriskatu nahi. Horrez gain, banketxeek finantziazioa asko moztu dute. Gainera, ikusi dugu gugana etortzen direnetako askok formazio baxua dutela, eta eskaintzeko zerbitzu arruntegiak dituztela buruan. Ondorioz, negozioek funtzionatzeko aukera gutxi dute". Honen esanetan, faktore guztiek "momentu berean" egin dute bat.

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide