Antzerki Tailerreko gaztetxoek ere agurtu dute ikasturtea

Uztarria.eus 2013ko ekainaren 14a

Duela aste batzuk agurtu zuten ikasturtea Emakumeen Antzerki Tailerrekoek, eta atzo, osteguna, antzerki emanaldia eskaini zuten tailerreko gaztetxoek, Sanagustin kulturgunean, 18.30ean hasita. Txikienek 'Aulki magikoaren istorioa' taularatu zuten; euren ametsetan oinarritutako eta musikaz hornitutako obra. Gaztetxoen Antzerki Tailerreko helduenek, berriz, 'Eremu askean' izeneko antzerkia egin zuten. Hemen emanaldiko argazki batzuk:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide