Iraurgi Cup 2013ren azken fasea zapatuan eta igandean jokatuko da, Garmendipen

Urola Kostako Hitza 2013ko eka. 14a, 19:48

Txapelketaren bukaeran, Iraurgi Cup kirol klubak herriko beste bi futbol elkarteei, Ikasberri Kirol Elkarteari eta Lagun Onak Futbol Klubari, omenaldia egin eta oroigarri bana emango die.

Iraurgi Cup 2013 Adiskidetasunaren Txapelketaren zazpigarren edizioaren txapelketa nagusia jokatuko da bihar eta etzi, zapatua eta igandea, Azpeitiko Garmendipeko futbol zelaietan. Alebin mailako mutilen futbol 8ko txapelketan 24 taldek hartuko dute parte.

Txapelketan ariko diren taldeak dira: Barcelona, Malaga, Osasuna, Sporting, Antiguoko, Real Madrid, Valencia, Zaragoza, Celta, Lagun Onak A, At. Madrid, Sevilla, Villarreal, Racing Club, Alaves, Getafe, Rayo Vallecano, Espanyol, Valladolid, Athletic, Ermua, Vasconia, Barakaldo eta Bansander. Aipatutako azken lau taldeek, orain bi asteburu jokatutako txapelketan lortu zuten txapelketa nagusirako sailkatzea.

Artikulua osorik irakur daiteke hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide