Ekaineko Uztarria aldizkaria webgunean irakurgai

Uztarria.eus 2013ko eka. 14a, 21:15

Eduki osoa irakur daiteke PDF formatuan, hemen.

Uztarria herri aldizkariaren 151. zenbakia, 2013ko ekainekoa, Uztarria.com-en ere irakurgai dago orain. Gaur zortzi, hileko lehen ostiralarekin, hasi zen aldizkariaren paperezko edizioaren etxez etxeko banaketa, bazkide eta harpidedunentzat. Orain, webgunean eduki osoa irakur daiteke PDF formatuan, hemen.

Xanti Rodriguez argazkilariari egindako elkarrizketa luzeak bete ditu ekaineko zenbakiaren erdialdeko orrialdeak. Asier Etxaniz banderillero hasiberriari egindako elkarrizketa; Eñaut Aranbarri saskibaloi jokalari ohiarekin eta Aitor Zubizarreta egungo jokalariarekin AEBetako esperientziaren bueltan osatutako erreportajea; eta 30 urte ondoren Ilunpe pilota elkartea lagatzera dijoan Jesus Ruiz Argandoña Keuttin-ekin egindakoa ere irakur daitezke aldizkarian. Klik! argazki-erreportajean, berriz, Bakardadearen kaperaren altxorrak iruditan jaso ditu Uztarriak.

Iritzi-egileei dagokienez, Hodei Mendinueta, Iosu Salegi, Txetxu Urbieta, Izaskun Egiguren, Yuri Agirre, Joxe Arregi, Eñaut Frantzesena, Haizea Etxeberria, Aiora Olaizola, Ihintza Elustondo, Amets Cañizares eta Miel Anjel Elustondo dira hil honetan idatzi dutenak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide