Janari bilketa solidarioa

Uztarria.eus 2013ko eka. 17a, 12:15

Atzo, igandea, Gipuzkoa eta inguruetako ehunka motorzale izan ziren Sanjuandegin, 'Kilo bat, irribarre bat' ekimenari babesa ematen. Izan ere, Janari Bankura eramateko elikagaiak bildu zituzten atzokoan, Espainiako Motorzale Solidarioek antolatuta. Egun osoan zehar hainbat ekimen izan zen auzoan, eta hiru mila kilo janari baino gehiago jaso zituzten antolatzaileek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide