Otaegi eta Agirrezabala, Azpeitiko Erremonte Txapelketako irabazle

Uztarria.eus 2013ko eka. 17a, 12:09

Manuel Unanue Udal zinegotzia, Otaegi, Agirrezabala eta Matxin, finalaren ostean. (Oriamendi)

Atzo, ekainak 17, jokatu zen txapelketako finala Izarraitz pilotalekuan. Bi irabazleek Matxin III.-aren eta Labakaren aurka jardun zuten nor baino nor, eta 32 eta 40 garaitu zituzten. Agirrezabala izan da txapelketako erremontista onena. 

Atzo, ekainak 17, jokatu zen Azpeitiko Erremonte Txapelketako finala Izarraitz pilotalekuan. Lau azpeitiarrek jardun zuten nor baino nor: Matxin III eta Labaka, Otaegi eta Agirrezabalaren kontra, eta azkenengo biek lortu zuten garaipena (32 eta 40). 

Txapelketako erremontistarik onena izendatu dute Agirrezabala, beti ere Otaegik ondo lagunduta. Agirrezabalaren trebetasuna sakeetan nabarmendu zen, zortzi tanto lortu eta bi akats bakarrik egin baitzituen. 

Maiatzaren 26an hasi zen txapelketan hamabi erremontistek hartu dute parte. Zortzi ziren azpeitiarrak, eta horietatik bik lortu dute garaipena.  

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide