Sanjoanetarako beroketa ariketak

Uztarria.eus 2013ko ekainaren 17a

Festa giroan eman dute Urrestillan San Joan festak iritsi aurreko aste bukaera. Zapatu arratsadea herri kros jendetsuarekin hasi eta kantuan bukatu zuten eguna, Bentazaharreko Mutiko Alaien konpainia eta musikarekin; ordu txikietara arte aritu ziren kantuan, kalez kale eta tabernaz taberna. Igandean, berriz, erretiratuak izan ziren bereziki gozatu zutenak; 60 lagun inguru elkartu ziren Xabastian Lizasok eta Joan Joxe Eizmendi 'Loidisaletxe'-k bertsotan girotu zuten Jubilatuen Eguneko bazkarian.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide