Agur ikasturteari

Uztarria.eus 2013ko eka. 17a, 13:46

Herriko ikastetxeetako haur eta gaztetxoek bukatuta edo bukatzear dute 2012-13 ikasturtea, eta horren karietara jaialdiak egin dituzte Azpeitiko Ikastola Karmelo Etxegaraik eta Azpeitiko Ikastola Ikasberrik. Karmelo Etxegaraiko ikasleek joan den ostiralean, hilak 14, egin zuten jaialdia kiroldegian. Aldiz, Ikasberrikoek hurrengo egunean, zapatuan, egin zuten ikastolan bertan. Bietan ala bietan musikaz eta dantzez gozatzeko aukera izan zuten ikasleek, irakasleek zein gurasoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide