Ekainaren 29an ospatuko dute erretiratuen Xoxoteko eguna

Uztarria.eus 2013ko eka. 18a, 20:01

Parte hartu nahi duten jubilatuek izena emateko epea zabalik dute Baigera Ieko bulegoetan. Erretiratuak garraiatzeko, berriz, mendiko ibilgailuak beharko dituzte eta halakoen jabeei deia luzatu die Udalak, "lehenbailehen" udaletxean izena eman dezaten.

Azpeitiko erretiratuek ekaineko azken zapatuan, hilaren 29an, ospatuko dute aurten beraien Xoxoteko egun partikularra. 10:30ean abiatuko dira plazatik eta, Xoxotera iritsita, meza eta hamaiketakoa izango dituzte. 13:30ean hartuko dute herrirako bidea.

Parte hartu nahi duten jubilatuek izena emateko epea zabalik dute Baigera Ieko bulegoetan. Astelehenetik ostegunera, 10:30etik 12:30era eman dezakete izena, lau euroren truke.

Erretiratuak garraiatzeko, berriz, mendiko ibilgailuak beharko dituzte eta, urtero egin ohi duenez, halakoen jabeei deia luzatu die Udalak, "lehenbailehen" udaletxean izena eman dezaten. Hain zuzen ere, Udaleko Gizarte Zerbitzuetan eman behar dute izena ibilgailu jabeek, edota 943 157192 telefonora deituta.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide