Lagun Onak futbol taldeak ekainaren 29rako, zapatua, antolatu duen Lagun Onak Egunaren baitan, bazkaria izango da, 15:00etan hasita, Berdura plazan. Dagoeneko bazkarirako txartelak honako lekuetan jarri dituzte salgai: Lagun Onakeko Garmendipeko bulegoan gaur, ostirala, eta datorren astelehenean, 18:00etatik 20:00etara.
Azpeitia tabernan eta Sanjuandegiko Kantoi tabernan ere eskuratu ahal izango dira bazkarirako txartelak. Haurrentzako txartela hamar euro ordaindu beharko da eta helduentzako txartela, berriz, 15 euro.
Egun osoko egitaraua ikusteko egin klik hemen.