Nabarraldek, Orreaga Fundazioak eta Nafarroa Bizirik ekimenek antolatuta, Noaineko martxa egingo dute larunbatean, 1522ko bataila gogoratzeko, eta hara joateko autobus zerbitzua izango da, Azpeititik.
Zestoan, gurutze paretik abiatuko da autobusa, 07:30ean, eta autobus hark jasoko ditu azpeitiarrak; 07:45ean anbulatorio aurrean izango dute irteera. Bertara joateko aldez aurretik izena ematea beharrezkoa da. Azpeitian Orkatz Kultur Elkartean eta Mendizaleen tabernan eman daiteke izena. Noainetik 18:00ak aldera itzuliko dira herrira. Antolatzaileek herritarrak gonbidatu dituzte bertaratu daitezen.
Honako egitaraua izango dute Noainera joaten direnek: 09:30ean Getzen elkartuko dira, eta 10:00etan Noainera martxa abiatuko dute. 12:15ean, berriz, elkarretaratzea egingo dute Iruñan, autobus geltokian, eta 13:00etan amaiera ekitaldia egingo dute Alde Zaharrean. Herri bazkariarekin amaituko dute eguna, eta horretarako txartelak aurrez erosi behar dira. Informazio gehiago hemen aurkitu daiteke: www.nafarroa.biz/noain.