Astelehenaz geroztik udako ordutegia du Azpeitiko Udal Liburutegiak. Hori dela-eta, Enparan Dorretxeko liburutegia astelehenetik ostiralera, 08:30etik 14:00etara egongo da irekita. Arratsaldeetan eta aste bukaeretan itxita egongo da iraila bitartean.
Abuztuaren lehenengo hamabostaldian itxita egongo da astegun zein jaiegunetan, eta abuztuaren 19an zabalduko dute berriz, udako ordutegiarekin. Gero, irailaren 2an, astelehena, hasiko da ohiko ordutegiarekin.