Bihar, ekainak 29, auzoko festak ospatuko dituzte Damaso Azkueko bizilagunek. 11:00etan txupinazoak emango die hasiera festei. Egun guztian zehar adin guztietako jendeari zuzendutako ekimenak izango dira auzoan. Egitarau zabala antolatu dute, eta besteak beste, 21:30ean helduen afaria egingo da, eta festetako azken ekitaldia, auzoko musikari eta titiriteroen emanaldia, 23:00etan hasiko da.
Hona hemen egitarau osoa:
-
11:00etan txupinazoa.
-
11:15ean bizikleta proba.
-
11:45ean gazetxoen VIII. Lasterketa.
-
12:00etan helduen VIII. Lasterketa
-
12:15ean sari banaketa
-
12:30ean txaranga poteoa.
-
16:00etan marrazketa saioa.
-
16:30ean merienda.
-
17:00etan lokotx bilketa, aulki dantza eta globo leherketa.
-
18:30ean buruhandiak.
-
19:00etan txaranga poteoa.
-
20:30ean umeen afaria.
-
21:30ean helduen afaria.
- 23:00etan musika eta auzoko titiriteroen emanaldia.