Bihartik, zapatua, astelehenera bitartean, Monsters university filma izango da ikusgai, Soreasu antzokian. Guztira bost emanaldi izango dira; bihar, zapatua, 17:00etan, 19:30ean eta 22:00etan emango dute. Igandean, berriz, 17:00etan eta 19:30ean eta astelehenean 21:30ean izango da.
Adin guztietako ikusleentzako da Monsters university filma.