Azpeitiar futbolari eta pilotariak fitxaketa eta kontratu berritzeak tarteko protagonista bihurtu dira azken orduetan.
Futbolean, Jagoba Beobidek urtebeterako luzatu du Alavesekin zuen kontratua. Amaitu berri den 2012-2013 denboraldiaren hasieran iritsi zen azpeitiarra talde babazorrora; orduan, urtebeterako kontratua sinatu zuen, eta orain epe berdinerako luzatu dute harremana Beobidek eta Alavesek. 2013-2014 denboraldian 2. A mailan ariko da horrenbestez azpeitiarra, Gasteizko taldeak igoera lortu eta gero. Bestetik, Hodei Mendinuetak berriro 2. B mailan aritzeko aukera izango du datorren sasoian, oraingo honetan Amorebieta taldearekin. Real Unionek utzita, Lagun Onaken jokatu du Mendinuetak azken hilabeteetan.
Pilotan, berriz, Aspe enpresak jakinarazi du urtebetez luzatu duela Kepa Peñagarikanorekin duen kontratua. Asegarcerekin hamar urtez aritu ondoren, 2011n sinatu zuen Asperekin lehen kontratua Peñagarikanok.