Lagun Onak Eguneko bideoak

Uztarria.eus 2013ko uzt. 1a, 12:53

Joan den zapatuan ospatu zuten II. Lagun Onak Eguna herrian. Goizean hainbat ekitaldi izan zen Garmendipeko zelaian. Tartean, Asier Illarramendi eta Jon Ansotegi Realeko jokalariak eta Mikel Labaka futbolari ohia izan ziren sinadurak banatzen.

Bestalde, goiz partean, bertso-penalti jaurtiketa ere izan zen Garmendipeko zelaian, eta bertsolariek, futbol jokalari beteranoek eta Azpeitiko kazetariek hartu zuten parte. Andoni Egaña eta Jokin Uranga izango ziren parte hartu zuten bertsolariak; AtxuiyaTtantto eta Martxial futbolari beteranoak eta Koldo Aldalur, Iñaki Elorza, Kristina Fernandez eta Estitxu Elduaien kazetariak. Bi talde egin zituzten talde egingo zituzten eta hiruna penalti botako zituen bakoitzak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide