Lagun Onak Eguna argazkitan

Uztarria.eus 2013ko uzt. 1a, 13:19

Eguraldia lagun, giro ederrean pasatu zuten eguna Lagun Onakeko jokalari, entrenatzaile, arduradun eta zaleek. Goizean Garmendipeko zelaian izan ziren ekimenak, eta bazkalostean kalean izan zen festa giroa.

Goizean Lagun Onakeko talde desberdinak aritu ziren nor baino nor. Gero, bertso-penalti jaurtiketa izan zen, eta eguerdian Eibar eta Lagun Onakeko beteranoen txanda izan zen. Partida horren atsedenaldian Joxe Mendizabal eta Jesus Epelde omendu zituzten.

Bazkaria Berdura Plazan egin zuten, eta jokalari onenen eta goleatzaile onenaren sariak banatu zituzten bazkalostean. Arratsaldean, berriz, puzgarriak-eta izan ziren Olazko Andre Mariaren plazan, eta Akodas Bozine elektrotxaranga kalez-kale ibili zen. Gauean, 22:30ean, festari bukaera emateko, Azpeitiko Tabenarien Elkarteak antolatuta Skaski eta Dirty Brothersek kontzertuak eskaini zituzten.

Hemen egun osoko argazki bilduma:

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide