Hainbat mozio landuko dute gaurko udalbatzarrean

Uztarria.eus 2013ko uzt. 2a, 12:08

Gaur, asteartea, 19:30ean hasiko da udaletxean. Besteak beste, Amnistia Internacionalek aurkeztutako bi mozio, Herrira bilguneak eta Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak aurkeztutako bana eztabaidatuko dituzte.

Uztailaren dagokion hileko ohiko udalbatzarra egingo dute gaur, asteartea, 19:30ean hasita, udaletxean. Bertan landuko duten gai zerrenda hau da:

1.- Udalbatza Osoak 2013ko ekainaren 4an egindako bilkuraren akta onartzea.

2.- Azpeitian enplegua bultzatzeko, berrikuntzarako, dibertsifikaziorako eta ekintzailetasuna sustatzeko diru-laguntzak eskatu eta jasotzeko arauak osatzen dituzten oinarriak eta 2013. ekitaldiariari dagokion deialdia onartzea.

3.- Udalaren eta bere erakunde autonomiadunen 2012. ekitaldiko kontu orokorra onartzea.

4.- Azpeitiko Udalaren aurrekontuan 3. kreditu aldaketa, eta Euskara eta Kirol Patronatuan 2. kreditu aldeketen berri ematea.

5.- Mozioak:

  • Amnistia Internacional erakundeak aurkeztutako mozioak:

            - 'Udaberri arabiarraren' inguruko mozioa.

            - Heriotza zigorraren aurkako adierazpena.

  •  Azpeitiko Herrira bilguneak 197/2006 doktrina indagabetzea eskatzeari buruzko mozioa.
  •  Frankismoaren Krimenen Aurkako Kereilaren Euskal Plataformak aurkeztutako mozioa. Frankoren altxamendu militar faxista eta ondorengo erregimena salatzeko. 

6.- Galdera eta erreguak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide