Bukatu da Gaztetxeko Futbito Txapelketa

Uztarria.eus 2013ko uzt. 2a, 13:01

Joan den zapatuan jokatu ziren Gaztetxeko Futbito Txapelketako finalak, plazan. 17:00etan kopako finala jokatu zuten, Stalkerrak eta pelotarien taldeak, eta 3 eta 2 nagusitu ziren Stalkerrak. Gero, 18:00etan, hasi zen ligako azken partida. Txaperuek eta Akerbeltz taldeek jokatu zuten, eta 3 eta 1 nagusitu zen Txaperuek taldea. Jende ugari izan zen plazan, partidak ikusten.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide