Hainbat lanpostutarako oposizioak abian ditu Urola Erdiko Mankomunitateak

Uztarria.eus 2013ko uzt. 2a, 16:50

Aldi baterako sei hezitzaile eta bilketa zerbitzurako koordinatzaile bat kontratatu nahi dituzte, eta bi lan poltsa osatu: aipatu koordinatzaile posturakoa bata, eta kamio gidariena bestea.

Urola Erdiko Mankomunitateak hainbat lanpostu betetzeko deialdia egin du. Bi lanpostu betetzea eta beste bi lan poltsa osatzea da, hain zuzen ere, Mankomunitatearen asmoa, lehiaketa oposizioen bitartez.

Hauek dira eskaintza osatzen dutenak:

  1. Urola Erdiko Mankomunitateko aldi baterako zereginak betetzeko sei hezitzaile hautatzeko lehiaketa oposizio irekia.
  2. Urola Erdiko Mankomunitateko bilketa zerbitzurako koordinatzaile bat kontratatzeko eta lan poltsa osatzeko lehiaketa oposizio irekia.
  3. Urola Erdiko Mankomunitatean kamioi gidarien lan poltsa osatzeko lehiaketa oposizio irekia.

Lanpostu horietakoren batera aurkeztu nahi dutenek 943857319 telefonora deitu behar dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide