Azpeitiko Zezenzale Batzordea omenduko du Paco Apaolaza zezenzale taldeak

Uztarria.eus 2013ko uzt. 4a, 12:00

Gaur, osteguna, izango da omenaldia, Donostiako Circulo Riojanon, 19:30ean hasita.

Gaur, osteguna, omenaldia jasoko du Azpeitiko Zezenzale Batzordeak, Donostiako Circulo Riojanon (Salamanka pasealekua), 19:30etik aurrera. Paco Apaolaza zezenzale taldeak antolatu du omenaldia, eta bertan izango dira David Mora toreatzailea (Saninazioetan, abuztuaren 1ean, Azpeitian izango da) eta Luis Uranga Pedraza de Yeltes ganadutegiaren arduraduna eta gerentea. Lehengo ikus-entzunezko bat emango dute, eta gero solasaldia izango da.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide