Zapatuan, uztailak 6, Travelling Brothers taldearen kontzertua izango da Sanagustin kulturgunean. 23:00etan hasiko da emanaldia, eta dohain izango da.
Sanagustin kulturgunean aukera paregabea izango da talde handi honetaz eta bluesaz gozatzeko. Leioan 2003an sortutako taldea da, eta ibilbide oparoa egin dute ordutik. Bost disko kaleratu dituzte eta 350 kontzertutik gora eman. Galdu ezin den aukera izango da zapatukoa.