Europako mendietara irteera antolatu du Lagun Onak M.B-k

Uztarria.eus 2013ko uzt. 4a, 12:46

Irteera uztailaren 13tik 14ra izango da. Izena uztailaren 11, osteguna, baino lehen eman behar da, eta horretarako derrigorrezkoa da federatua izatea.

Lagun Onak Mendi Bazkunak Europako mendietara joateko irteera antolatu du uztailaren 13rako eta 14rako. Mendizaleak larunbatean, uztailak 13, 03:00etan abiatuko dira autobusez Azpeitiko plazatik. Fuente de Peñan utziko ditu autobusak. Ondoren, Vieja Urriellu eta Urriellu aterpeetan egingo dituzte geldialdiak, eta azkenik Sotresera joango dira, han itzulerako autobusa hartzeko. 

Ibilaldian izena emateko derrigorrezkoa da federatua izatea. Bazkideek 60 euro eta bazkide ez direnek 70 euro ordaindu beharko dute autobusa, aterpea eta pentsio erdiagatik. Lo egiteko zakua eta izarak norberak eraman beharko ditu. 

Parte hartu nahi dutenek uztailaren 11, osteguna, baino lehen eman beharko dute izena Mendizaletako tabernan, lagunonakmb.org webgunean edo lagunonak@euskaltel.net helbidean.

Izarraitz ezagutzen

Gaur, osteguna, Izarraitz mendigunea ezagutarazteko egin duten diptikoaren aurkezpena izango da Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan, 19:30ean hasita. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide