Hilaren 14an egingo dute jubilatuen urteroko bazkaria, Nuarben

Uztarria.eus 2013ko uzt. 4a, 13:00

Uztailaren 14an izango da bazkaria, Nahi Genduena elkartean. Izena uztailaren 12a baino lehen eman beharko da. 

Uztailaren 14an, igandea, egingo dute jubilatuen urteroko bazkaria, Nuarbeko Nahi Genduena elkartean. Lehendabizi meza izango da 11:00etan. Ondoren, mokadutxoa egingo dute, eta bazkaria 14:00etan hasiko da. 

Izena uztailaren 12a, ostirala, baino lehen eman beharko da, Nahi Genduena elkartean bertan edo 943 81 19 55 telefonora deituz. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide