Merkataritzaren joera berriak ezagutzeko ikastaroa izango da uztailaren 10ean

Uztarria.eus 2013ko uzt. 5a, 12:49

Apeitiko Sindikatu Zaharrean izango da jardunaldia, 14:30etatik 16:00etara. Iraurgi Lantzenek, Loiola Berrikuntza Fundazioak, Herrixen Azkoitiko Merkatari Elkarteak, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak eta Elkarmediak eta Eusko Jaurlaritzaren merkataritza dinamizatzeko bulegoak antolatu dute ikastaroa.

Uztailaren 10ean, asteazkena, bailarako merkatariei zuzendutako jardunaldi berezia antolatu dute Iraurgi Lantzenek, Loiola Berrikuntza Fundazioak, Herrixen Azkoitiko Merkatari Elkarteak, Bertan Azpeitiko Merkatari Elkarteak eta Elkarmediak eta Eusko Jaurlaritzaren merkataritza dinamizatzeko bulegoak. Ikastaroa Azpeitiko Sindikatu Zaharrean izango da, 14:30etatik 16:00tara. 

Jardunaldia Ikusmer Merkataritza Behatokiak eskainiko du, eta bertan merkataritzaren azken joerak azterduko dituzte. Besteak beste, qr kodigoak, merkataritza bidimentsional eta adimentsionala edo sakelekoaren bidezko salerosketa. Ondoren, Elkarmediak merkatari txikientzat erabilgarria izan daitekeen aplikazio erreal bat aurkeztuko du. 

Jardunaldian parte hartu nahi dutenek aurretik eman beharko dute izena, telefono hauetako batera deituz: Iraurgi Lantzen (943 85 11 00), Herrixen (608 313 024) edo Bertan (943 02 56 73). 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide