Gaur, ostirala, Iban Arregi Berria Taldeko kontseilari ordezkaria izango da Uztarriaren egoitzan, elkarrizketa digitalean, 15:00etan hasita.
Ekainaren 1ean izendatu zuten azpeitiarra Berria Taldeko kontseilari ordezkari, euskarazko komunikabideetan egin duen ibilbide luzean pauso bat gehiago emanez. Izan ere, Uztarria, Euskaldunon Egunkaria, Berria eta Hitza proiektuetan jardun du lanean. Berriako kontseilari postuan Joanmari Larrarteri hartu zion erreleboa. Besteak beste, kargu berriaz eta euskarazko hedabideez-eta hitz egingo du Arregik. Ordu batzuk besterik ez dira falta elkarrizketarako, eta bidali ordurako zure galderak, hona.