Zabalik da saninazioetan lana egiteko eskaera epea

Uztarria.eus 2013ko uzt. 8a, 13:26

Eskaera orria aurkezteko epea uztailaren 16an amaituko da. Aparkalekuetako eta su festen guneko eginkizunekin zer ikusia izango dute lanpostuek, besteak beste. 

Saninazioetan lan egiteko eskaera epea zabaldu du gaur, astelehena, Udalak. Urtero hainbat eginkizunetarako lanpostuak eskaintzen ditu. Aparkalekuetako edo su festen guneko eginkizunetarako, besteak beste. Izena emateko epea uztailaren 16an amaituko da. 

Langileak aukeratzeko orduan, euskararen ezagutza, langabezian egotea eta eginkizun horietan esperientzia izatea hartuko dute kontuan. Eskaera orria www.azpeitia.net webgunean dago eskuragarri, albistegian. Eskaera orria bete ondoren, udaletxean aurkeztu beharko da, NANaren fotokopiarekin eta, langabezian daudenen kasuan, hori horrela dela ziurtatzen duen agiriarekin. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide