Nerea Etxeberria Euskadiko txapeldun ironman erdiko distantzian

Uztarria.eus 2013ko uzt. 8a, 18:45

Nerea Etxeberria (erdian) podiumean lagun izan zituen bi lehiakideekin. (TRIATLOI.ORG)

Garain (Bizkaia) zapatuan, uztailaren 6an, jokatu zen triatloian lortu zuen txapela azpeitiarrak. 5:29:38 behar izan zituen igerian bi kilometro, bizikletan 90 eta korrika 21 osatzeko.

Nerea Etxeberriak Euskadiko txapela irabazi du triatloian, ironman erdiko distantzian. Zapatuan, uztailaren 6an, jokatu zen txapelketa Garain (Bizkaia) eta Euskoman Triatloi Taldean ari den azpeitiarrak 5:29:38 behar izan zituen igerian bi kilometro, bizikletan 90 eta korrika 21 osatzeko.

Etxeberriak hamar minutu pasako aldea atera zion bigarren sailkatu zen Arantzazu Perez Arenazari (5:39:49); Veronica Dominguezek (5:46:19) osatu zuen emazkumezkoen podiuma. Gizonezkoetan, berriz, Javier Miguelek jantzi zuen txapela.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide