Joseba Albizuk irabazi du Izabako I. Orbea Pax Avant proba

Uztarria.eus 2013ko uzt. 9a, 13:02

7 ordu eta 8 minutu behar izan zituen azpeitiarrak helmugara iristeko. Handik hiru minutura helmugaratu zen bigarrena, Patxi Apaolaza. 750 lagunek hartu zuten parte, 190 kilometroko proban.

Zapatuan jokatu zen Izaban (Nafarroa) I. Orbea Pax Avant lasterketa, eta Joseba Albizu azpeitiar txirrindularia izan zen nagusi, 7 ordu eta 8 minutuan helmugaratuta. Patxi Apaolaza izan zen bigarrena, 07:11:00 denborarekin, eta Aitor Hernandez helmugaratu zen hirugarren (07:14:00).

750 lagunek hartu zuten parte probaren lehenengo edizioan, eta 190 kilometro egin zituzten bizikletaren gainean. Guztira, 5.316 metroko malda igo behar izan zuten txirrindulariek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide