Unai Orbeak eta Oier Ibargurenek emaitza onak lortu dituzte Espainiako Txapelketan

2013ko espainiako txapelketatan izan dira Unai Orbea eta Oier Ibarguren azpeitiar txirrindulariak. Biek ala biek, erlojupekoa eta lineako lasterketan parte hartu zuten, eta emaitza onak lortu zituzten. Horrez gain, beraien burua erakusteko ere balio izan zieten lasterketek.

Erlojupekoan Orbea zazpigarrena izan zen eta Ibarguren, berriz,  bederatzigarrena. Orbeak aurreko urtean irabazitako titulua defendatu arren, ezin izan zuen balentria berriro egin.

Lineako lasterketan, berriz, Ibarguren izan zen berriz ere protagonista. Gipuzkoako lasterketetan izan duen jarreraren karietara, erasoan eta ihes eginda ibili zen azpeitiarra. Bien bitartean, erorketa baten ondorioz, lurraren gogortasuna ezagutu behar izan zuen Orbeak. Hala ere, helmugan biak batera sartu ziren. 38. eta 39. postuetan, hain zuzen, irabazlearengandik 48 segundora.

Gainerako txirrindulari eta taldeak

Gainontzeko kadeteak Lezon aritu ziren. Aitzol Odriozola kontraerasoan saiatu zen lasterketan aurrera egiten, baina aurrekoen indarrak gailendu ziren. 16. Helmugaratu zen Odriozola.

Jubenilek Mendaron izan zuten euren lasterketa, eta Xabier San Sebastian gailendu zen (Limousin) beste behin. Atracciones Sanzeko lehena Josu Garate izan zen, 15. Postuan.

Asteburu honetan Taldekako Erlojupeko Gipuzkoako Txapelketan izango dira kadete eta jubenilak. Alegin izango da, eta irabazteko asmo eta gogoarekin bertaratuko dira txirrindulariak.

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide