Labarren isiltasuna aditzen

Urola Kostako Hitza 2013ko uzt. 12a, 14:49

Pablo Soraluze artista azpeitiarra, Zumaiako erakusketan. (Aritz Mutiozabal/Hitza)

Isiltasunetik izenburupean azken hamar urteetako sortze prozesuaren emaitza argitaratu du Pablo Soraluze azpeitiarrak Zumaiako Oxford aretoan. Urola Kostako Hitza-k erakusketaren inguruko erreportajea egin du.

Azken hamar urteetako sortze pro­zesuaren emaitza paratu du Pablo Soraluzek (Azpeitia, 1976) Zumaiako Oxford aretoan. Isiltasunetik izenburua jarri dio, isiltasuna izan duelako oinarri. "Momentu jakin bakoitzeko bizipenak bere osotasunean bilatu nahi izan ditut. Gaur egun, oraina bizi beharrean, etorkizunera begira ari gara uneoro, eta arteak momentua beste begi batzuekin begiratzeko eskatzen dizu. Zentzumen guztiekin estimatzea eta hausnartzea, alegia". Barne isiltasuna lortzen saiatu da bere baitan, eta sentipen bera bilatu nahi du ikuslearengan. Alde horretatik, Asiako arte tradizioarekin eta filosofiarekin bat egin du.

Erakusketarekin, bide batez, artista azpeitiarrak omenaldi xu­me bat egin dio Azpeitiko eta Zumaiako apaiz Aitor Emazabel zenari. "Isiltasunetik mugitzen zen pertsona bat zen. Ez zen nabarmentzen diren horietakoa, baizik eta bere xalotasunean aritzen zen. Erakusketaren izenburua haren omenez dator".

Gehiago irakurtzeko egin klik hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide