Iban Arregi: "Benetan uste dut oro har bide onetik doazela euskarazko hedabideak"

Uztarria.eus 2013ko uzt. 12a, 18:26

Iban Arregi Uztarriaren egoitzan, elkarrizketa digitalean egin dizkioten galderak erantzuten.

Berria Taldearen kontseilari ordezkariak Uztarria.com-eko erabiltzaileek bidalitako galderak erantzun ditu, on line elkarrizketan. Ikusi haren erantzun guztiak hemen.

Hartu berri duen arduraz, euskarazko komunikabideen etorkizunaz edota Uztarrian aritutako urteez galdetu diote erabiltzaileek Iban Arregiri, (Azpeitia, 1975).

"Euskarazko hedabideen egoera eta etorkizuna zaila" dela jakinda ere, "benetan uste dut oro har bide onetik doazela euskarazko hedabideak, aurrera egiteko erronka nagusiak ondo identifikatuak dituztelako, eta erronka horietan aurrera egiten ari direlako", esan du Arregik. Uztarria Kultur Koordinakundearen urtetaz galdetuta, berriz, "niretzat oso garai aberasgarria izan zen, asko ikasi nuen, asko bizi. Lagun onak egin nituen garai horretan, oraindik mantentzen ditudanak, baina batik bat Azpeitiarentzat garrantzitsua izan den eta den tresna baten sorreran parte hartu izan dudala pentsatzen dut, horrela sentitzen dut", erantzun du, besteak beste.

Ikusi Arregiren erantzun guztiak hemen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide